[ARGAZKI GALERIA] 75ekoen kinto-bazkariak 200 lagun batu ditu Durangon

Anboto 2025ko api. 6a, 16:13

Inoizko ospakizun jendetsuenarekin ospatu zuten atzo 50. urtebetetzea. Ezkurdin abiatu zuten eguna zapi urdinak jasota. Alde zaharrera kaljiran joan ziren. Bazkaria Olajauregin egin zuten.

Aurten 50 urte borobil egingo dituzte 1975ean jaiotakoek. Urtebetetze hori behar den moduan ospatu guran, kinto-bazkaria egin zuten atzo. Hitzordu horren bueltan, belaunaldi horretako 200 durangar batu ziren. Ezkurdin elkartu ziren, zapi urdinak jasotzeko, eta kalejiran heldu ziren alde zaharrera. Ondoren, Olajauregin bazkaldu zuten, baita dantzan egin ere. Antolatzaileak "oso pozik" daude deialdiak izan duen erantzunagaz eta baita atzoko jaiagaz ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!