Elorrioko Udalak familiak ohartarazi ditu 10 urteko ume bati atzo arratsaldean gertatutakoaren aurrean

Anboto 2025ko mar. 19a, 09:11

10 urteko neskato baten gurasoek udaltzaingoan ohartarazi zutenez, gizonezko bat euren alabarengana zuzendu zen kiroldegitik irteten zebilela berarekin joan zedila eskatuz.

Elorrioko Udalak baieztatu duenez, atzo arratsaldean udaltzaingoa eta Ertzaintza 23-30 urte arteko gizonezko baten bila aritu ziren 10 urteko neskato batengana hurreratu eta berarekin joateko esan eta gero. Umearen ama izan zen udaltzaingoan abisua eman zuena. Udal iturriek azaldu dutenez, atzo arratsaldean kiroldegiaren aurrean izan zen gertakaria.

Julene Lazkano Elorrioko alkateak azaldu duenez, "ez dugu alarma sozialik piztu gura, baina herrian familiak deitzen ditugu prebentzio lana egitera. Herritarren artean saretzea eta elkar zaintza bultzatu nahi ditugu". Alkateak eskaera berezia egin die gurasoei eta herritar guztiei:
"Adingabeak ardurapean dituzten pertsonek arreta eta zaintza mantentzea eskatzen dugu, batez ere haurrak dauden lekuetan, kirola egiteko guneetan, musika eskolan, ikastetxeetan edo parkeetan. Ez dugu alarma soziala pizterik nahi, baina arreta mantentzeko eskatzen dugu. Udalak hasiera-hasieratik jarri ditu eskura baliabideak, eta kasuaren etengabeko jarraipena egingo du".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!