Bizkaia Irratiko goizetako ahotsa itzali da gaur arratsaldean. Izaskun Ellakuriaga (Iurreta, 1972) kazetaria 53 urtegaz zendu da. Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna izan da urte askoan. Durangoko Azokaren Komunikazio eta Marketin arduraduna ere bai. Bizkaia Irratian ere urteak eman ditu goizeko programan esatari.
Bestalde, ANBOTOren aurrekaria izan zen Eraz aldizkarian jardun zuen hainbat urtez erredaktore eta zuzendari lanetan, eta ondoren komunikazioko beste esparru batzuetan aritu zen. Lekukom komunikazio agentzia sortu zuen Marijo Deogracias kazetariagaz batera. Kazetari sena izateaz gainera, euskaltzale amorratua zen.
Nekaezina eta langilea. Hedabide honek horrela gogoratuko du Ellakuriaga Gerediaga Elkartearen bidez hainbat hamarkadatan ezagutu eta gero.