5- Harizti bete onddo
Iraila onddoen hilabetea da eta aurten ere makina bat izan dira goiz-goizetik mendiratzen zirenak jaki preziatuaren bila. Iro Landaluzek bere hariztian hazitako uzta erakutsi zigun. Zesta bete onddo batu eta erakutsi zituen BIDEO batean. Bejondaizula Iro!
4- Koadrillen arteko pikea
Traña-Matienako kuadrilla biren artean pike sanoa sortu da aurten Wop Challenge probaren harira. Probako 19 etapak —226 kilometro korrika— erreleboka egin zituzten irail amaieran. Taldeetako kideek hilabeteak eman zituzten entrenatzen. Lasterketa beste kuadrillaren aurretik amaitzea zen bien helburua. Lasterketaren atarian umorez betetako elkarrizketa eskaini zioten ANBOTOri talde bietako hainbat partaidek.
Elkarrizketa LOTURA HONETAN
Lasterketako bideoa LOTURA HONETAN
3 - Irudiekin apaindutako harriak, Garain ezkutatuta
Gontzal Sarrigoitia garaitarrak harriak margotzeko eta herrian zehar ezkutatzeko jokoa hasi zuen uztailean. Herriko umeak harriok topatzen jolastea da helburua. "Ume batzuk etorri izan zaizkit pista eske. Batzuek WhatsApp audioak bidali izan dizkidate, laguntza eske. Belarra hazita dagoela-eta, harririk topatu ezinik ibili da hainbat", azaldu zuen Sarrigoitiak.
2 - 'Hot Shots Etxano', hockeyan dabiltzan umeak
Zornotza osoko 28 bat ume Hot Shots Etxano taldean jokatzen ari dira. Durangaldeko hockey talde bakarra da, eta herriko umeen kirol eskaintza zabaldu gura dute proiektuagaz. Ia kasualitatez sortu zen proiektua da. Etxanoko umeek eta gurasoek hockeyan aritzeari ekin zioten duela hiru urte, modu informalean, bertako frontoian. Orain, kluba ofizial egin dute.
Hockey taldekoekin egindako bideoa LOTURA HONETAN
1 - Arrain erraldoiaren arrantzan
Joseba Barturen suhiltzaile durangarrak 40 kiloko lantesa bat arrantzatu zuen irailean Ogella eta Lekeitio artean urpeko arrantza egiten zebilela. Barturenek arrantza honi balio berezia eman zion. Izan ere, urpean erabilitako fusila Joseba Kerejetarena zen. "Kerejeta hil eta gero, bere emazteak haren fusila oparitu zidan. Hainbat txapelketatan erabili zuen", adierazi zuen.