[BIDEOA] Hot Shots Etxano: Zornotzako umeei hockeya eskaintzeko ametsa, egia bihurtuta

Ekaitz Herrera 2021ko aza. 18a, 20:00

Ia-ia kasualitatez hasitako ametsa egi bihurtu dute: Etxanoko umeek eta gurasoek hockeyan aritzeari ekin zioten duela hiru urte, modu informalean, bertako frontoian. Orain, kluba ofizial egin dute, eta kirol honekiko zaletasuna zabaldu dute Zornotza osora. Andra Mari ikastolako frontoian izan gara, entrenamendu egun bat gertutik segitzen.

Zornotza osoko 28 bat ume Hot Shots Etxano taldean jokatzen ari dira. Durangaldeko hockey talde bakarra da, eta herriko umeen kirol eskaintza zabaldu gura dute proiektuagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!