[BIDEOA] Etxean, etxekoekin, helburu solidario baten alde korrika

Anboto 2021ko urr. 2a, 22:01

Traña-Matienako auzotar batzuk WOP Challenge  erronkan ari dira parte hartzen. Gau honetan euren auzotik igaro dira korrika, auzokideen animo artean. 

12 laguneko talde bi WOP Challenge-n parte hartzen ari dira asteburu honetan. Probako 19 etapak -226 kilometro korrika- erreleboka ari dira egiten, Bizkaia zeharkatu eta Bilbon amaituko den lasterketan. Bertan parte hartzen ari diren kideetako batzuk Traña-Matienakoak dira. Batzuk, Taberna Zarra taldekoak; beste batzuk, Motozain taldekoak. Erronka WOP proiektuaren baitako egitasmoa da. Batutako dirua gaixotasun neurodegeneratiboetara bideratzen dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!