Berton Bertokoak jaialdia egingo du Pirritx, Porrotx eta Marimototsegaz batera

Durangaldeko ikastetxeetako jangeletan bertakoa eta sasoikoa jatearen aldeko jaialdia egingo dute ekainaren 10ean Abadiñon. Gaur egin dute aurkezpena, Elorrion, pailazoen laguntzagaz. 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira ekainaren 10eko izarrak. Eurez gainera, jolasak, puzgarriak, bazkaria, eta Dj Bullen musika iragarri dituzte, besteak beste. 

Berton Bertokoa dinamikako kideek azaldu dute jantokien legea aldatzea dela euren helburua, ikastetxeetan bertan ereduaz erabaki ahal izateko. Izan ere, "ez digu uzten guri aukeratzen", salatu dutenez. Duela 17 urte onartu zen legea, eta hori aldatzeko ordua dela uste dute. Ordutik, "kalitatea bajatu" egin dela salatu dute. "Durangaldeko eskoletan berton bertokoa eskaintzen hasteko garaia da", adierazi dute prentsaurrekoan. 

Zabalarra (Durango), Landako (Durango), Maiztegi (Iurreta), Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño), Berriz, Zaldibar, Atxondo, eta Elorrioko guraso elkarteek parte hartzen dute mugimenduan. Eskola kontseiluez gainera, EHIGE, BIGE, Sortzen eta Gure platera gure aukera elkarteen babesa dute.

Erlazionatuak

“Umeen eskubidea da ganorazko elikadura bat edukitzea”

Durangaldea

Guraso elkarteek jantoki eredua aldatzeko manifestu bat landu, eta babes bila hasi dira.
Berton Bertokoaren alde, eskola kontseiluek Jaurlaritzara jo dute

Durangaldea

Durangaldeko eskola publikoetan bertako eta sasoiko produktuak jatearen aldeko dinamikaren txispa guraso elkarteek piztu zuten, eta orain eskola ko...
Bertsolariek babesa erakutsi diote Berton Bertokoa dinamikari

Durangaldea

Eskola jantokietan bertako produktuak eta sasoikoak jatearen aldeko plataformari babesa eskainiko diote.
Sindikatuek babesa erakutsi diote Berton Bertokoa dinamikari

Berriz

Gaur, STEE-EILAS, LAB, ESK, UGT eta ELA sindikatuek atxikimendua eman diote, Berrizko eskolan, eskola jantokietan bertako produktuak jatearen aldek...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.