Bertsolariek babesa erakutsi diote Berton Bertokoa dinamikari

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 28a, 12:50

Eskola jantokietan bertako produktuak eta sasoikoak jatearen aldeko plataformari babesa eskainiko diote.

2016ko martxoaz geroztik, Berton Bertokoa dinamikako kideak lanean dabiltza ikasleen plateretako jakiak bertakoak, sasoikoak eta eskolako jantokian prestatutakoak izan daitezen. Orduz geroztik, Durangaldeko hainbat kideek osatutako dinamikak indarra hartu du, eta orain, Durangaldeko hainbat bertsolarik atxikimendua eman diote Berton Bertokoa dinamikari. Besteak beste, Manu Goioganak, Gorka Lazkanok, Eneko Abasolok, Unai Iturriagak Miren Amurizak eta Igor Elorzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!