Bertakoa eta sasoikoa, eskoletako jantokietan bertan prestatzea eskatzen dute sustatzaileek. Eskola bakoitzari orain arteko eredu zuzena edo zeharkakoa garatzeko aukera ematea eskatu diote Jaurlaritzari, “aukera guztiei babes instituzional eta ekonomiko bera eskaini eta sukaldeko zein jangeletako langileen lan baldintzak errespetatuz”.
Hori posible bihurtzeko, ordea, beharrezkoa izango da Jaurlaritzak 2000. urtean sortutako legean aldaketak egitea. Ez daude ados eredu bakarragaz: “Ez gaude ados jantokiak kudeatzeko inposatzen duten eredu bakar eta baztertzaileagaz, non gure seme-alaben elikadura irabazi handiko negozioa egiteko erabiltzen duten enpresa pribatuek”. Hain zuzen ere, enpresa horiek zigortu dituzte prezioak adosteagatik, eta zigorraren dirua jangelak egokitzeko bideratzea proposatu dute eskola kontseiluek.
Euren ustez, elikadura ezin da hezkuntzatik kanpo ulertu. “Umeak, jaten dutenaren arabera garatuko dira”