Udal hauteskundeak 2015

Hauteskunde eguna Durangaldean

Anboton hauteskunde egunaren jarraipen berezia egiten gabiltza. Herri guztietako zerrenda bozkatuenen berri dugu dagoeneko. EAJk lortu du boto gehien Durangon, Zornotzan, Iurretan, Berrizen eta Mallabian. EH Bilduk, bestalde, Elorrion, Atxondon, Zaldibarren, Otxandion, Izurtzan, eta Mañarian irabazi ditu hauteskundeak. Abadiñon AIk mantenduko du alkatetza, eta Garain, berriz, Herriko Taldeak. #M24Durangaldea traola erabiltzen gabiltza sare sozialetan. Ikusi datuak mapa interaktiboan.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.