Udal hauteskundeak 2015

EH Bilduko Lorea Muñoz izango da Izurtzako alkatea

Anboto 2015ko mai. 24a, 21:03

Abstentzioak gora egin du. Horrek EH Bilduren eta EAJren arteko aldea murriztea ekarri du. Hala ere Lorea Muñoz izango da alkatea. Orain legegintzaldi bi ere bera izan zen alkate.

EHBildu izan da alderdi bozkatuena Izurtzan. Guztira 87 boto lortu ditu, orain lau urte baino 36 gutxiago. EAJk 55 boto jaso ditu, orain lau urte baino zazpi gutxiago. Abstentzioa, berriz, asko hazi da: %21, 6; ia bibidertu egin du azken hauteskundeetako portzentaia.

Ondorioz, EH Bilduk 4 eserleku izango ditu udalbatzarrean eta EAJ 3. Azken legegintzaldian EHBilduk 5 izan ditu eta EAJk 2.

2015EKO EMAITZAK:

Errolda: 208

EHBildu: 87

EAJ: 55

Baliogabeak: 13

Zuriak: 8

Abstentzioa: %21,6

 

2011KO EMAITZAK:

Errolda: 216

Bildu: 123

EAJ: 62

PSE-EE: 1

PP: 1

Baliogabeak: 1

Zuriak: 3

Abstentzioa: %11,6

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!