Udal hauteskundeak 2015

Zornotzan EAJ izan da alderdi bozkatuena

Anboto 2015ko mai. 24a, 22:36

EAJ orain arteko aulki kopuruari (8) eutsi dio udalbatzarrean; EHBilduk eta PSE-EEk bana galdu dute eta HiriEkimenak aulki bi lortu ditu.

Orain lau urte baino 107 boto gehiago lortu ditu EAJk. EHBilduren 2.878 boto jaso eta sei ordezkari izango ditu. Azpimarragarria da HiriEkimenak lortutako boto kopurua; hauteskundeetara aurkeztu den lehen aldian 1.354 boto lortu ditu eta ordezkari bi izango ditu udalbatzarrean. PSE-EEk, aldiz, behera egin du eta eserleku bakarragaz geratu da orain arte bi zituenean.

2015EKO DATUAK

Errolda: 14.496

EAJ: 4.037

EHBildu: 2.878

HiriEkimena: 1.354

PSE-EE: 820

PP: 219

Zuriak: 122

Baliogabeak: 124

Abstentzioa: %34,08

 


2011KO DATUAK

Errolda: 14.595

EAJ: 3.910

Bildu: 3.282

PSE-EE: 1.059

PP: 454

EB: 389

Aralar: 280

Abstentzioa: %32,26

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!