Udal hauteskundeak 2015

EH Bilduk hiru botoren aldeagatik galdu du Mallabian

Anboto 2015ko mai. 24a, 21:28

Mallabian hiru botoren aldeagatik EH Bilduk alkatetza galdu du. Izan ere, EAJk 325 boto jaso ditu eta EH BIilduk berriz, 322. Beraz, EAJk bost zinegotzi izango ditu eta EH Bilduk lau. Orain arte zinegotzi izan den Igor Agirre izango da legegintzaldi honetan Mallabiko alkate.

2015eko udal hauteskundeen emaitzak

EAJ: 325

EH Bildu:322

PSE-EE: 26

Zuriak: 13

Balio barik: 16

Errolda: 989

Abstentzioa: %29,02

 

 

2011ko udal hauteskundeen emaitzak

Bildu:363

EAJ: 301

PSE-EE: 31

PP: 12

Zuriak: 19

Balio barik: 8

Errolda: 981

Abstentzioa: %25,1

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!