Udal hauteskundeak 2015

Gontzal Sarrigoitiak Garaiko alkate izaten jarraituko du

Anboto 2015ko mai. 24a, 21:07

Gontzal Sarrigoitia buru duen Herriko Taldea alderdia izan da udal hauteskundeetan boto gehien jaso dituena Garain. Guztira, HT alderdiak 125 boto jaso ditu eta EAJk 75. Beraz, udalbatzaren eraketan ez da aldaketarik izango. Herriko Taldeak bost zinegotzi izango ditu eta EAJk bi.

 

2015eko emaitzak

HT: 125

EAJ: 75

Zuriak:15

Balio Barik: 2

Errolda: 245

Abstentzioa: %11,43

 

2011ko emaitzak

HT: 148

EAJ: 76

PSE-EE: 1

Zuriak: 0

Balio Barik: 0

Errolda: 265

Abstentzioa: %14,1

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!