Udal hauteskundeak 2015

Gehiengo osoa eskuratu dute jeltzaleek Berrizen

Anboto 2015ko mai. 24a, 22:08

1.171 bozka jaso ditu EAJk, eta Orlan Isoirdek bigarren legegintzaldia egingo du alkate. Legegintzaldi honetan baino ordezkari bat gehiago eskuratu dute jeltzaleek. EH Bilduk 780 bozkagaz, lau ordezkari izango ditu datozen lau urteetan Berrizen (zinegotzi bat galdu du), eta PSEk zinegotzi bat izaten jarraituko du.

2015eko emaitzak:

EAJ: 1.171

Bildu: 780

PSE-EE: 247

PP: 49

Zuriak: 51

Balio bakoak: 57

Abstentzioa: %35,09

Errolda: 3.631

 

2011ko emaitzak:

EAJ: 1.012

Bildu: 941

PSE-EE: 292

PP: 142

Zuriak: 52

Balio bakoak: 48

Abstentzioa: %34

Errolda: 3.763

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!