Udal hauteskundeak 2015

Iurretan zinegotzi bi irabazi ditu EAJk, eta alkatetza ziurtatu du

Anboto 2015ko mai. 24a, 21:33

Iñaki Totorikaguenak jarraituko du alkate datorren legealdian. Bi zinegotzi irabazi ditu EAJk, sei aulki lortuz. Guztira 825 bozka lortu ditu EAJk. Bigarren indarra da EH Bildu 660 botorekin. Azken legealdi honetan izan dituen lau zinegotziak mantendu ditu. Zinegotzi bat galdu du, berriz, PSE-EEk; ia 80 boto galdu ditu Iurretan. PP ordezkaririk gabe geratu da.

 

Jeltzaleek 134 bozka gehiago lortu ditu udal hauteskunde hauetan eta EH Bilduk, berriz, 31 boto irabazi ditu.

 

2015eko emaitzak:

EAJ: 825

EH Bildu: 660

PSE-EE: 258

PP: 128

Errolda: 3.000

Zuriak: 27

Baliogabeak: 33

Abstentzioa: %35,63

 

2011ko emaitzak:

EAJ: 691

Bildu: 639

PSE-EE: 337

PP: 286

EB: 66

Zuriak: 10

Baliogabeak: 5

 

Errolda: 3.069 

Abstentzioa: %35,9

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!