Ibai Zabala binakako txapelketara itzuliko da eta Iñaki Artolagaz jokatuko du

Joseba Derteano 2018ko ots. 6a, 12:16

Zabala Alvaro Untoriaren ordez sartu dute. Artolak eskuetan min hartu duen Mikel Urrutikoetxearen tokia hartuko du.

Zazpigarren eta zortzigarren jardunaldietan binakakoan aritu zen Ibai Zabala txapelketara itzuliko da Asegarcek sare sozialetan iragarri duenez. Kuriosoa da kasua; Untoriak Zabala ordezkatu zuen orain aste batzuk eta orain berriztarra da errioxarraren tokian sartu dutena. Iñaki Artola eta biek Ezkurdiaren eta Zabaletaren kontra jokatuko dute domekan, 17:00etan, Tafallako Ereta pilotalekuan hasiko den jardunaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!