“Banituen duda txikiak, baina gero lasai sentitu eta gustura aritu nintzen”

Joseba Derteano 2018ko urt. 13a, 10:30

Ladis Galartzaren eta Andoni Aretxabaletaren lesioek binakako esku pilota txapelketa jokatzeko aukera eskaini diote Ibai Zabalari (Berriz, 1987). Berak ere badaki lesionatuta egotea zer den. Hainbat lesio izan ditu bere kirol ibilbidean. Urrian itzuli zen kantxetara azken lesiotik.

Berriro ere goian eta onenen artean zabiltza, Ibai.
Bai. Lesio asko izan ditut zoritxarrez, baina horietatik errekuperatzeko eta berriro nahiko gora heltzeko zortea ere izan dut.

Bengoetxearen eta Larunberen kontrako garaipenean konfiantzagaz jokatzen ikusi zintugun.
Bai. Egia esanda, duda txikiak banituen. Azken hile eta erdian oso ondo jokatzen nenbilen, baina txapelketa bateko maila, abiadura, pilotak… beste kontu bat dira. Hala ere, jokatzeko ordua heldu zenean lasai sentitu eta gustura aritu nintzen. Mikel Urrutikoetxeagaz jokatzeak ere laguntzen du. Hasieran esan zidan ez zela gustura sentitzen, indar barik moduan zegoela, baina horrela egonda ere asko jokatzen du. Goi mailako pilotaria da.

Enpresak esan dizu txapelketan noiz arte jokatuko duzun?
Joan zen astean deitu zidaten eta jokatu nuen. Asteon ere Olaizola eta Imazen kontra arituko naiz. Astean astekoari begiratzen diot.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!