Autopsiak baieztatu du Jon Barcenaren gorpuak ez duela biolentzia zantzurik

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 29a, 15:36

Gaur egin diote autopsia Jon Barcena Amezua gazte berriztarrari. Ertzaintzak jakitera eman duenez, autopsiak baieztatu du gaztearen gorpuak ez duela inongo biolentzia zantzurik.

Abenduaren 30az geroztik desagertuta zegoen gaztearen gorpua atzo aurkitu zuten bere senide eta lagunek Urrunagako urtegi inguruko basoan. Ertzaintzak jakitera eman zuenez, lehen azteketa batean Jon Barcenaren gorpuak "ez zuen biolentzia arrastorik".

Gaur eguerdian, berriz, autopsiak gaztearen gorpuak ez duela biolentzia zantzurik baieztu duela jakitera eman du Ertzaintzak.

Jon Barcena Amezuari barikuan, 19:00etan, egingo diote agur ekitaldia Berrizko frontoian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!