Jon Barcenaren familiari babesa eta elkartasuna erakutsi dio Berrizko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 29a, 12:41

Gazte berriztarraren gorpua atzo aurkitu zuten senide eta lagunek.

Abenduaren 30etik desagertuta zegoen Jon Barcena gazte berriztarraren gorpua atzo aurkitu zuten bere senide eta lagunek. Berrizko Udalak gaztearen familiaren saminarekin bat egin du eta sare-sozialen bidez babesa eta elkartasuna erakutsi diete.

Juan Orobiogoitiako BHIko ikasle, langile eta familiek ere Jon Barcenaren familiari besarkada bat bidali diote ikastetxeko webgunearen bitartez. Berriztarra Juan Orobiogoitiakoa ikaslea zen.

Bestalde, Jon Barcenaren gorpua, atzo, Gasteizko Forentse Patologia zerbitzura eraman zuten analisi sakonago bat egiteko. Emaitzen zain daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!