Ertzaintzak ohar batean jakinarazi duenez, gaur goizean Urrunagan aurkitutako gorpuak "ez du biolentzia arrastorik" lehen azterketa batean. Ikerketak irekita jarraitzen duela eta auzitegiko medikuaren analisiaren zain daudela ere azaldu dute kasuaren gaineko inguruabarrak ezagutzeko.
Gorpua aurkitu ostean, bilaketan laguntzen zebilen senitarteko batek Jon Barcenarena dela baieztatu duela ere azaldu dute. Gorpua identifikatua izan ondoren, horrelako kasuei dagokien protokoloa aktibatu dute. Jarraian, epaile batek gorpua jasotzeko agindua eman du eta Gasteizko Forentse Patologia zerbitzura eraman dute analisi sakonago baterako. Emaitzen zain daude.