Jon Barcenari agur ekitaldia egingo diote barikuan

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 29a, 15:18

Otsailaren 2an, Jon Barcena Amezuari azken agurra emango diote. Senide eta lagunek antolatu duten ekitaldia Berrizko frontoian izango da, 19:00etan.

Abenduaren 30etik desagertuta zegoen Jon Barcena gazte berriztarraren gorpua atzo aurkitu zuten bere senide eta lagunek. Atzo, Gasteizko Forentse Patologia zerbitzura eraman zuten gaztearen gorpua analisi sakonago bat egiteko. Emaitzen zain daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!