Abenduaren 30etik desagertuta zegoen Berrizko gaztea, eta bere familiak ez du etsi bilaketan. Herrizaingo sailak uste zuen uretan egon zitekeela -Ertzaintzako urpekariak lanean ibili dira-, baina azkenean lurrean aurkitu dute.
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea izan da bilaketan ibili denetako bat, eta sare sozialetan bere doluminak agertu dizkio familiari. Bera bezala, hainbat dira sareetan elkartasuna erakusten hasi direnak. Gorbeiako bilaketa jendetsuan ibili ziren Pou anaiak ere bai, esaterako.