Jon Barcenaren 20. urtegunean, bere amaren mezu hunkigarria

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 23a, 12:36

Hogeita lau egun daramatza desagertuta gazte berriztarrak.

Jon Barcenaren 20 urteguna da gaur. Sare sozialetan ondorengo mezua idatzi du berriztarraren amak: "Gaur 20 urte erditu zintudan. Ez dakit ez non, ez nola zauden, eta ezin zaittut aurkitu. Gaur ezin zaittut besarkatu, ezin dut zure gorputza nere besoen artean batu. Hau miña. Maitte zaittut".

Bestalde, Jon Barcenaren familiak laguntza eskatzen jarraitzen du eta gaztearen inguruko edozein informazio edukiz gero, 112ra deitzeko eskatu dute.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!