2019 urr 18 Durango
Zapiak prest. Jaia egiteko gogoa prest. Jaietako lehenengo ekitaldiak pasatuta, durangarrak gertu daude arnasa hartu eta bigarren erasoari ekiteko. San Fausto jaien bigarren asteburua ate-joka dagoen honetan, musikak protagonismo handia hartuko du. Estilo askotariko kontzertuak izango dira ikusgai kaleetan zein txosnagunean. Bariku honetan bertan, lau kontzertuz osatutako gaua dute aurretik txosnagunean. Taula gainetik, egurra banatuko dute Azken sustraia, Liher, Ira eta Klag Klub taldeek.