Durangoko Jaiak

[BIDEOA] Eneko Aretxaga durangarrak rap bat egin du San Faustoetako 'Gangar proban' parte hartzera deitzeko

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 9a, 12:54

Paparra puztuta eta mingaina zorrotz. Gangar Proba gazteen artean boladan dagoen jokoa den arren, helduak gozaraztea ere badu helburu. Urriaren 12an egingo dute, Madalenoste plazan, 19:00etan. Gangar probaren antolatzaileak, Madalenako Auzo Alai elkartea eta Eneko Aretxaga rap kantari durangarra dira. Euregaz egin du berba ANBOTOk.

Nahiko ekitaldi berritzailea da Gangar Proba. Zergatik erabaki duzue San Fausto jaietan ekitaldia programatzea?
Nuria Garcia: Madalena auzoko jaietan egin genuen lehenengoz Gangar Proba. Ekitaldi arrakastatsua izan zen eta ikusi genuen gazteak ere gustura geratu zirela. San Fausto jaietan Gangar Proba txertatzea ideia ona zela ikusi genuen.
Amaia Palacio: Jaietako ekitaldirik gehienak erdigunean antolatzen direla ikusita, honelako ekitaldiren bat auzora ere ekarri gura genuen. Gazteei ahotsa emateko eta helduek zer den ezagutzeko balio du Gangar Probak.

Zer dira zehazki gangar probak?
Eneko Aretxaga:
Errimaren eta jarrera zirikatzailearen bitartez, zure aurkariaren gainetik geratzea da helburua. Barruan duzuna bota eta aurkariarengan hustu behar duzu; errima baliatuta, betiere.

Aspaldidanik parte hartzen al duzu gangar probetan?
E.A.:
Ikastolan, gabonetan, ipuin bat idaztea edo olerkiak sortzea ematen ziguten aukeran. Nik olerkiak idaztea aukeratzen nuen beti. Konturatzerako, euskaraz rapeatzen hasi nintzen. Bilbon gangar probak egiten zituen lagun bat nuenez, haregaz landu nuen gero.

Zer egin behar da Gangar Proban parte hartzeko?
E.A.:
Bertan izena eman gura duenak, 688646033 telefonora deitu  edo enekofutbol8@gmail.com helbidera idatzi dezake.
N.G.: 100, 50 eta 25 euroko sariak egongo dira eta baita Keep Real arropa etxearen osagarriak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!