Durangoko jaietako EGITARAUA.
Pentsiodunen plataformak jaurtitako suziriagaz, jaiak zabaldu dira Durangoko kaleetara. Pentsio duinak aldarrikatzen segituko dutela adierazi dute pregoian. Aipamen berezia egin diete pobrezia jasaten dutenei eta alargun dauden emakumeei. Pentsioen borroka haiena ere badela esan diete gazteei. Jaiak umore onean eta bakean ospatzera deitu dute. Sexu erasoek inolako tokirik ez dutela ere irmoki adierazi dute. Durangoko herriak zoramenerako bederatzi egun ditu aurretik.
Durangoko jaietako EGITARAUA.