Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaien egitaraua eta albiste bilduma.
Jubilatuen bazkaria, tortila lehiaketa eta Kubako musika, Berrizko jaiak amaitzeko

Anboto 2015 uzt 02 Berriz

Kiroldegian Santa Isabel egunez ohikoa den bazkaria izango dute jubilatuen 14:00etan. Arratsalde-iluntzea ere ekitaldiz beteta egongo da Berrizko jaien azken egunean: Habanako D'Capricho taldearen kontzertua, tortila lehiaketa eta Luhartz taldearen erromeria izango dituzte, besteak beste.