Berrizko jaiak 2015

Beroari aurre eginez, jai-giro onean dabiltza Berrizen

Anboto 2015ko uzt. 1a, 09:52

Bihar amaituko dituzte Berrizen San Pedro eta Santa Isabel jaiak. Barikuan jaiak hasi zituztenetik, kale-giroan izan dira berriztarrak, egunero izan baitute zerbait jai-egitarauan. Gaur, esaterako, 8 urtetik gorakoentzako jarduera ugari izango dituzte kiroldegian, eta txosnagunean, barbakoaren ostean, Berrizko musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Etsipen, Kohatu eta Tres41 taldeak igoko dira txosnetako oholtzara. Kontzertuen ostean, karaokea egongo da.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!