Elorrion Buzkantz jaia ospatuko dute asteburuan, herriko tradizio gastronomiko eta sozialik maitatuenetarikoa. Abenduaren 6an hasiko dute egitaraua, eta abenduaren 9an amaituko dute odoloste lehiaketaren sari banaketarekin.
'Tresnak eta natura' izenburupean erakusketa berria martxan dago Mañariko Hontza museoan. 2026ko irailera bitartean egongo da zabalik gizakiaren eta ingurunearen arteko harremana erdigunean jartzen duen erakusketa.