Zapatuan hasita, Zubiertz, Mai, Batzokia, Portalekua, Bikale, Tanger, Xelai, Parra eta Urreberri tabernek odoloste pintxo bereziak eskainiko dituzte; parte hartzaileek odolostearen inguruko tradizioa eta gastronomia ezagutzeko eta partekatzeko aukera izango dute. Biharamunean, ohiko Buzkantz dastaketa egingo dute herriko lau elkarte gastronomikotan; txartelak Turismo Bulegoan jarriko dituzte salgai; 12:00etan hasiko da dastaketa.
Esan bezala, jaia odoloste lehiaketaren sari banaketarekin amaituko da; ekitaldia 13:30ean izango da, Iturri kultur etxean. Akebaso Berria harategiak eraman zuen iazko garaikurra.