Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, herriko hainbat elkartek eta udalak askotariko ekitaldiak antolatu dituzte.
Ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik minbiziari buruzko dibulgazio lana eta, nagusiki, akonpainamendua eskaintzen duen elkartea da Inurri. Lasarte-Orian sortu zuen Julene Illarramendik, gaia sozialki normalizatzeko eta minbiziaren inguruko tabuak desagerrarazteko. Hainbat ekitaldi antolatu dute urteotan; besteak beste, abenduaren 3an Berrizen egingo duten 'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio solidarioa.
Bertso saio solidario musikatua Iñurri elkartearen eskutik. Miren Amurizak, Alaia Martinek, Oihana Bartrak eta Iruri Altzerrekak abestuko dute. Gai jartzailea: Amaia Agirre. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
Gaur ireki ditu ateak Arrigorriagako (Bizkaia) Euskaldun berria aretoan Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak erakusketak; Bosteko erakusketa ibiltariaren parte da. Zornotzan azaroaren 22tik abenduaren 12ra bitartean egongo da ikusgai, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.
Zornotzako Udalak abenduaren 3ari begirako, Euskararen Nazioarteko Egunari begirako, ekintzak aurkeztu ditu. Eguaztenean, barikuan eta domekan egingo dira.