Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa Zornotzan, Euskararen Nazioarteko Egunean

Anboto 2023ko azaroaren 28a

Zornotzako Udalak abenduaren 3ari begirako, Euskararen Nazioarteko Egunari begirako, ekintzak aurkeztu ditu. Eguaztenean, barikuan eta domekan egingo dira.

Azaroak 29, eguaztena

  • 18:00 Euskararen erabilera: praktika onak kirolean. Zelaietako kontzertu gelan.

Abenduak 1, barikua

  • 17:30 - 19:30 Ibaiertzeko ipuina liburuaren irakurraldi jarraitua. Ostean, Kontakatilu taldekoen kantaldia kalerik kale.
  • Ludotekan berben katea eta pegatinak margotzeko tailerra.

Abenduak 3, domeka

  • 20:00 Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistok bakarrizketa Zornotza Aretoan.
  • Gazte Txokoan, Hama beads tailerra arratsaldean zehar. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!