'Bosteko 23' erakusketa ibiltaria azaroan iritsiko da Zornotzara

Anboto 2023ko ira. 20a, 13:31

Gaur ireki ditu ateak Arrigorriagako (Bizkaia) Euskaldun berria aretoan Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak erakusketak; Bosteko erakusketa ibiltariaren parte da. Zornotzan azaroaren 22tik abenduaren 12ra bitartean egongo da ikusgai, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. 

Erakusketan Maria Alonso Páez (Getxo, 1959), Gorka Gondra (Mungia, 1978) eta Victor Arrizabalaga (Mañaria, 1957) artisten lanak ikusi ahalko dira. Alonsoren pinturan kaosa islatuko da, ostera, Gondraren lan abstraktu geometrikoek unibertsoaren oreka sinbolizatuko dute; Arrizabalagaren pieza organikoagoak unibertsoan ezkuntuan dauden sosegua eta egonkortasuna iradokiko dute. 

Zornotzara Getxotik iritsiko da erakusketa ibiltaria. Arrigorriagan, Basaurin, Getxon Zornotzan eta Leioan ikusi ahalko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!