Euskal mendizale federazioak Oihana Azkorbebeitia sarituko du

Joseba Derteano 2019ko urt. 29a, 15:20

2018an gehien nabarmendu diren kirolariak saritzeko ekitaldian mendiko lasterketen inguruko garaikurra jasoko du korrikalari abadiñarrak.

Aurten Durangaldera ekarri dute sariketa. Elorrioko Arriola antzokian izango da, otsailaren 15ean.

Azkorbebeitia lorpen askoren protagonista izan zen iaz. Euskal Herriko txapelketak irabazi zituen mendi lasterketetan zein bertikaletan eta Munduko Kopan seigarren postuan sailkatu zen, beste hainbat garaipenen artean. Espainiako txapelketa ere irabazi zuen kilometro bertikaletan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!