Oihana Azkorbebeitiak kilometro bertikalen Espainiako Txapelketa irabazi du

Joseba Derteano 2018ko mai. 20a, 17:37

Aitor Ajuria korrikalari otxandiarra hirugarren sailkatu da junior mailan.

Gaur kilometro bertikalen Espainiako Txapelketa jokatu da Arredondo herrian (Cantabria). Korrikalariek El Mosquiteru mendia igo behar izan dute, 2,7 kilometroko igoera gogorra. Nesketan Oihana Azkorbebeitia kabadiñarra nagusitu da (42.41). Bigarren Gisela Carrion (43.28) katalana sailkatu da, eta hirugarren Maria Zorroza (44.04) gernikarra. Taldeka Euskal Selekzioak irabazi du nesketan. Espainiako Selekzioak kilometro bertikalen munduko txapelketan parte hartzeko hautatu du Azkorbebeitia, baina korrikalari abadiñarrak ezetza eman dio.
 
Mutiletan Aitor Ajuria korrikalari otxandiarra hirugarren geratu da junior mailan (38.37). Seniorretan Oriol Cardona katalanak irabazi du eta Imanol Goñi natxituarra izan da bigarren.

 
Maria Zorroza, Ainhoa Lendinez, Aitziber Ibarbia eta Oihana Azkorbebeitia Euskal Selekzioko neskak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!