Beriain mendia igo dute, 5 kilometroko luzera eta 1.023 metroko desnibel positiboa izan duen ibilbidean. 200 bat korrikalarik hartu dute parte eta Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak jantzi du txapela nesketan, 48.54ko denbora eginda. Gainera, probako errekorra hautsi du. Maria Zorroza gernikarrak zeukan errekorra (49.27). Bigarren, Maayouf Majida gasteiztarra sailkatu da (54.18), eta, hirugarren, Murchanteko Maricruz Aragon (55.00). Mutiletan, Aitor Ajuria otxandiarrak garaipena lortu du junior mailan (44.32), eta bederatzigarren egin du sailkapen nagusian. Markel Urigoitia otxandiarra hamaikagarren sailkatu da (45.24), eta Cesar Eriz beteranoak bederatzigarren postua lortu du bere kategorian (52.16). Iban Murua elgoibartarrak jantzi du Euskal Herriko txapela mutiletan senior mailan.
Aitor Ajuria podiumaren erdian: