Oihana Azkorbebeitiak txikitu egin du Anbotoko Kilometro Bertikaleko errekorra

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 6a, 19:48

Oihana Azkorbebeitiak txikitu egin du Anbotoko Kilometro Bertikaleko errekorra. Gartzen Elejabarrieta abadiñarra eta Markel Urigoitia otxandiarra zazpigarren eta bederatzigarren sailkatu dira hurrenez hurren.

Eguraldia lagun, gaur Anbotoko Kilometro Bertikala jokatu da Arrazolan, eta bertan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da, 45.59ko denbora eginda. Gainera, 2011. urtetik Oihana Kortazarrek zeukan errekorra (47.10) hautsi du. Bigarren Maria Zorroza sailkatu da (47.15) eta Oihana Kortazarrek osatu du podiuma (47.21). Mutiletan Iñigo Alzola nagusitu da (40.04), Xabier Macías izan da bigarren (40.29) eta Iñigo Lariz hirugarren (40.43). Gartzen Elejabarrieta abadiñarrak zazpigarren postua eskuratu du (42.28) eta Markel Urigoitia otxandiarrak bederatzigarrena (43.29). Lehenengo neska atxondarra Garazi Sampedro izan da (58.11) eta lehenengo mutil atxondarra Iñigo Orkaiztegi (49.25).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!