Abadiñoko herri plataforma: "OHZ tipoa Bilboko Kale Nagusian bizi bagina moduan ordaintzen dugu"

Anboto 2018ko abe. 7a, 17:55
Abadiñoko Sagasta auzoa.

Jose Luis Navarro alkateak baserrien Ondasun Higiezinen Zerga Durangaldeko merkeena dela adierazi ostean, herri plataformak "demagogia eta populismoa" leporatu dizkio eta EAJren "isiltasuna" salatu du.

"Abadiñoko OHZ-ren tipoa Durangaldeko altuena da, 180.000tik gorako balio katastrala duten etxe jabeentzat: %0.32. Tamaina eta zerbitzu antzerakoak dituzten inguruko herriek baino 12 puntu gehiago", adierazi dute ohar batean.

Auzoetako herritarrek gero eta zerbitzu "eskasagoak" dituztela diote, "baina OHZ tipoa Bilboko Kale Nagusian bizi bagina bezala ordaintzen dugu". 1951. urtea baino lehenago eraikitako baserriei %50eko diru laguntza ematea "auzoetatik sortutako mobilizazioak baretzeko" asmoz hartutako erabakia omen da. "Zalantzak daude diru laguntzak legalak diren eta ez dugu uste oso onargarria denik lehenengo dirua poltsikotik kendu eta gero laguntzen bidez, itzultzea".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!