OHZ zerga jaisteko herritar taldeak batutako 1.400 sinadurak gaur aurkeztuko dituzte Abadiñoko udaletxean

Jone Guenetxea 2018ko urr. 30a, 07:44

19:00etan OHZ zergaren jaitsiera eztabaidatuko den plenora joatera deitu dituzte herritarrak. 

OHZ jaisteko herritar taldeak bi astetan 1.400 sinadura jaso dituela azaldu du. Gaur goizean udaletxean erregistratuko dituztela jakitera eman dute.
 
Herritarrei eskerrak eman dizkiete, eta bide batez, 19:00etan plenora hurbiltzera animatu dituzte, bertan OHZ  jaisteko aurkeztu duten mozioa bozkatuko dute-eta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!