Jose Luis Navarro: "Abadiñoko baserrien OHZ Durangaldeko merkeena da"

Aritz Maldonado 2018ko abe. 4a, 16:01

Abadiñoko alkateak gutun bat zuzendu die abadiñarrei, 180.000 eurotik gorako balio katrastala duten etxebizitzei aplikatzen zaien OHZren zerga %0,32ko tipoagaz mantentzearen arrazoiak "gogorarazteko".

"OHZ zergaren %50 ordaintzen die udalak baserrien jabeei, eraikin horiek duten ondare historiko -patrimoniala babesteko politikaren barruan" adierazi du Navarrok gutunean. Bere berbetan, laguntza horri landa eremuko abadiñarrei merkego irtetzen zaie zerga, esker tipoaren ehunekoa altuagoa izan arren. "381.700 euroko balio katastrala duen baserri batek 1.220 euroko OHZ ordainduko luke, tipo orokorra aplikatuz gero; udalak ematen duen laguntzari esker, baserri jabeak, 619 euro baino ez lituzke ordainduko, hau da %0,16ko tipoa".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!