Jai-giroa berotzen hasita dago Abadiñon. Egun handia, San Blas eguna dute abadiñarrek gaur, eta hainbat bisitari hurreratu dira dagoeneko. Hotzari aurre eginez ehundaka lagun hurbildu da nekazal produktuen 84 erakusmahai batu dituen azoka ikustera.
Txanporta kultur etxearen inguruan dute lekua azokan parte hartuko duten 26 artisauek. Arbaso elkarteak antolatuta haurrentzako hainbat tailer be izango dira, besteak beste, eta, landare haztegien dozena bat erakusmahai jarri dituzte trinketearen inguruan. Baserriko tresna eta makinen 26 postuak, berriz, Gaztañodi eta Aita Aureliano Letona kaleetan eta Txanporta plazan dute lekua.