Izena emateko epea otsailaren 7ra bitartean egongo da zabalik, eta, horretarako Errota kultur etxera edo udal mediatekara jo daiteke. Lehiakide edo talde bakoitzak sei euro ordainduko ditu. Bazkarirako, berriz, gehienez sei txartel erosi ahal izango ditu lehiakide bakoitzak (20 euroan).
Irabazleak 100 euroko saria lortuko du; bigarren 60 eurokoa eta 3.ak 40 eurokoa. Hirurek jasoko dute garaikurra. Laugarren eta bosgarren geratzen direnek, berriz, garaikur bana lortyuko dute.
Txapelketan ez parte hartu arren, bazkarira hurreratu gura dutenentzako txartelak otsailaren 10ean jarriko dira salgai, 09:00etatik aurrea: udal mediatekan eta Errota kultur etxean egongo dira, 20 euroan.