San Blas Eguna

Ehundaka bisitari hartzeko prest, Abadiñoko San Blas azokan

Anboto 2014ko ots. 3a, 08:30

BBK eta La Caixaren babesagaz antolatu du Abadiñoko Udalak, gaurko, San Blas eguneko azoka

 

Nekazal produktuen 84 erakusmahairen bueltan batuko dira, gaur, San Blas azokan, ehundaka bisitari. Gure baserrietako barazkiak eta fruituak, etxeko ogia, gazta, eztia, patea, esnekiak, sagardoa eta txakolina ipiniko dituzte bertan salgai.


Azokan parte hartuko duten 26 artisauek, bestalde, Txanporta kultur etxean ipiniko dituzte euren postuak. Arbaso artisauen elkarteak antolatuta, haurrentzako hainbat tailer izango dira, besteak beste, kultur etxe horretan.

Landare haztegien dozena bat erakusmahai ere izango dira, Trinketeko aparkalekuan, eta baserriko tresna eta makinen 26 postu ipiniko dituzte Gaztañodi eta Aita Aureliano Letona kaleetan eta Txanporta plazan. Horiez gainera, erroskilak eta beste produktu batzuk ipiniko dituzte 19 saltokik bisitarien eskura.


Jai egitarau oparoa antolatu dute Abadiñoko Udalak zein Gaztetxeak, San Blas egunean zein ondorengoetan ere, Zelaietan jai-giroa zabaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!