San Blas Eguna

San Blas egunean, Magdalenaren eta Garaizabalen eskutik: Arte-potea

Anboto 2014ko urt. 30a, 11:10

Otsailaren 3an aurkeztuko dute 2d1 proiektuaren sortzaileek ekimen berria

Peru Magdalena eta Gotzon Garaizabal artisten elkarlana da 2d1, eta euren ekimen eta asmakizuna Arte-potea izenekoa. Otsailaren 3an, San Blas egunean, euren lanetarako hartu berri duten Zelaietako probaleku alboko lokalean eskainiko dute Arte-potea, goiz eta arratsaldez. Magdalenarekin eta Garaizabalekin, Mikel Garaizabal enologoa eta Luberri upategiko arduraduna ere izango dira, Abadiñon. 

Ardo dastaketa, mokadua eta artea uztartuko dituzte hitzordu horretan. Horretarako, propio sorturiko 15x15 zentimetroko artelana, ardo kopa eta pintxoa 5 euroren truke eskainiko dituzte.

Astelehenean egingo dute lehenengoz 2d1ekoek Arte-potearen proposamena, Abadiñon, baina enologia, gastronomia eta artea uztartuta hainbat saio egin dituzte azkenaldian. Esaterako, Hordago ardoa ikuskizunaren saio bat egingo dute Bilboko Alondegian, Aste Santuan: musika, kantua eta poesia uztartzen ditu ardo dastaketa artistiko horrek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!