San Blas Eguna

Modalitateko onenak lehian San Blas Sarian

Anboto 2014ko urt. 31a, 12:00
Urtero legez, Hego eta Ipar Euskal Herriko trinketlari onenak batuko ditu San Blas Sariak. Gaur, 19:00etan, eta astelehenean, 11:30ean, finalerdiak jokatuko dituzte.

 

Gaur, Aspuru abadiñarrak Arabiourrutiagaz bikotea osatuta, Gandiaga eta San Sebastian izango ditu kontrario. Bigarren partiduan Gonzalez berriztarrak eta Amulet-ek Sorhuet eta Ugarteren aurka jokatuko dute. Astelehenean Uriarte eta Antxia abadiñarrak Larralde eta Lazkanoren aurka ariko dira. Eta laugarren partiduan Gordon-Bilbao eta Ziarrusta-

Etxabarria bikoteek jokatuko dute. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!