Aimar Morgaetxebarriak Binakako Serie B Txapelketa jokatuko du eta Unai Alberdi izango du aurrelari

Anboto 2023ko aza. 22a, 12:31

Atzelari zornotzarrak bigarren bider jokatuko du txapelketa hau.

Pilota enpresek Binakako Serie B Txapelketan parte hartuko duten bikoteak jakinarazi dituzte eta zerrenda horretan dago Aimar Morgaetxebarria. Unai Alberdi 'Alberdi II'.agaz osatuko du bikotea atzelari zornotzarrak. Alberdi, 21 urteko azpeitiarra, beste kontu batengatik ere bada albiste gaur. Baiko enpresak kontratua beste urte birako luzatu diola iragarri du.

Morgaetxebarriak bigarren bider jokatuko du txapelketa hau. Partidu bat baino gehiago Zornotzan jokatuko ditu, zaleen aurrean. Enpresek oraindik ez dute egutegiaren berri eman, baina Zornotzak lau jaialdi hartuko ditu eta eurak aurkezteko prentsaurrekoan honakoa aurreratu zuen Baiko enpresako Unai Iglesiasek. "Jaialdi guztietan ez bada, gehienetan Aimar Morgaetxebarria bertan egongo da".

Bestalde, atzo Binakako Txapelketa Nagusiko bikoteak aurreratu zituzten. Aitor Elordi mallabiarrak Beñat Rezustarekin osatuko du bikotea.

Hona Binakako Serie B Txapelketako bikote guztien zerrenda:

(Argazkia: @baikopilota)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!