Aitor Elordik binakako txapelketa nagusia jokatuko du eta Rezusta izango du atzelari

Anboto 2023ko aza. 21a, 13:55

Abenduaren 3an Mallabian jokatuko du.

Pilota enpresek Binakako Txapelketa Nagusian parte hartuko duten bikoteak jakinarazi dituzte gaur. Zerrenda horretan dago Aitor Elordi, iazko txapelduna. Jose Javier Zabaletarekin batera jantzi zuen txapela. Aurtengo txapelketa Beñat Rezustarekin jokatuko du.

Txapelketako lehenengo partidua azaroaren 30ean jokatu dute, Eibarko Astelenan, Elezkano II-Martija bikotearen aurka. Bigarren partiduan etxean jokatuko du Elordik, Mallabian. Abenduaren 3an izango da, Ezkurdia-Tolosa bikotearen kontra.

Zornotzako jardunaldia

Orain aste bi prentsaurrekoa eskaini zuten Zornotzan binakako txapelketako lau jaialdi han jokatuko zirela iragartzeko. Bada, abenduaren 1eko bikoteak erabakita daude: Jakak eta Mariezkurrenak Peña II.aren eta Albisuren kontra jokatuko dute.

Hona binakako txapelketa jokatuko duten bikoteak:

(Argazkia: @baikopilota)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!