Yaiza Romero Espainiako azpitxapeldun geratu da urpeko arrantzan

Anboto 2023ko eka. 22a, 11:09

Yaiza Romero eskuman, zilarrezko dominarekin.

Joan zen asteburuan urpeko arrantzako Espainiako txapelketa lehiatu zuten Sansenxon (Galizia) eta Yaiza Romero azpitxapeldun geratu zen emakumeetan. Aurten inoiz baino parte hartze handiagoa egon da emakumeetan. 26 urteko zornotzarrak txapelketako piezarik handiena arrantzatu zuen: kilo biko balezta-arraina.

Romero Bizkaiko eta Euskadiko txapelduna ere bada gaur egun. Irailaren 8tik 10era Laredon (Kantabria) egingo den munduko txapelketan parte hartuko du.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!