Joan zen asteburuan Euskadiko banakako txapelketa lehiatu zuten urpeko arrantzan, Zierbena inguruko uretan. Emakumeetan Yaiza Romero zornotzarrak berritu zuen txapela. 2018tik hona bera geratu da txapeldun. Garaipen horrekin ekainaren 16tik 18ra Sanxenxon (Galizia, Espainia) izango den Espainiako txapelketan aritzeko sailkatu da. Gizonetan Sergio de Julianek irabazi zuen Euskadiko txapelketa.
Parte hartzaileek bost orduko txanda bana izan zuten zapatuan eta domekan euren lana egiteko. Une batzuetan itsaso zakarra izan arren, denetariko piezak arrantzatu zituzten: morruda, muxar handia, karraspio atlantikoa… baita 3,5 kilo inguruko lupia bi ere. Arrantzatutako arrain denak ongitzako erakunde bati eman zizkioten beharra dutenen artean banatzeko.